XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badago bigarren talde bat, heldu modernoena, dei genezakeena eta horretan Euzkitze eta Egaña dira destakatzen dutenak eta gazteagoen estilo bat ere badago eta horretan Unai Iturriaga eta Jon Maia direla uste dut buru.

Beste batek biko bereizketa bat egiten du eta estilo modernoan Egaña jartzen du buru eta klasikoan Lizaso, emazteak erosten bait dizkio erropak eta plantxatzen.

Badaude pare bat emakume Gorrotxategi aipatzen dutenak ondoen jantzitako bertsolarien artean.

Mendizabalek eta Peñagarikanok ere badituzte hiruzpalau botu eta 19 urteko neska batek Jon Mikel Omagogeaskoa aipaten du jazten gusto hoberena duenen artean, gusto oso ona duelako.

Badaude baita ere Lopategiren aldekoak.

Horietako batek alkandora hutsarekin ere izugarri luzitzen duen gizona da, esaten du Jonengatik.

Samurrena, Murua

Inkestak zituen zortzi galderetatik unanimidaderik gehien lortu duena laugarrena izan da.

Zein da tratuan edo intimidadean samurrena? zen egiten genuen galdera eta Iñaki Muruak eraman du garaikurra, hain aho batez, ze konpetentziarik ere ez zaiola geratzen.

Izatekotan ere Aitor Sarasua agertzen da tarteka eta kasu kontatuetan Mendizabal, inoiz haserretzen ez den pertsona ematen duelako edo Peñagarikano bera.

Lazkao Txiki ere agertzen da bertsolari samurren zerrenda honetan edo Telleria ere bai eta, noski, Jon Sarasua eta Egaña ere bai.

Hogeitazazpi urteko emakume batek Andoni Egañaren samurtasunaz, esaldi gordin samarra dio, oso samurra iruditzen zait eta inorekin oheratzekotan berarekin oheratuko nintzateke.